![](http://www.misamiguitos.com/wp-content/uploads/2019/09/3-Metodología.png)
Metodologia
Estimulazio goiztiarra eta MONTESSORI metodologian oinarritzen gara, ‘inteligentzia bit’-ak (GLENN DOMAN metodoa), psikomotrizitatea, zentzumenen-estimulazioa, ikusentzunezkoa eta kognitiboa erabiliz.
Jolasen bitartez, umeak ikasten du:
1. Arauak eta kontsignak errespetatzen, bere ekintzen arduraduna izaten.
2. Ekintza eta jolasetan parte hartuz, parekoekin partekatzen eta gatazkei irtenbidea bilatzen.
3. Materialekin eta ingurunearekin kontaktuan jarriz, trebetasun-psikomotorra eta koordinazioa garatzen.
4. Lo egiteko, jateko… ohiturak lantzen; ohitura hauek barneratuz umeek ordena eta egonkortasuna lortzen dituzte, SEGURTASUNA ematen diena.
5. Autonomia lantzen dugu, mugimendu ludikoen bitartez; umeek berez moldatzen ikasten dute, adibidez: jaten, janzten, komunera joaten…
Hezkuntza-Proiektua
Eskolan entzute eta errespetu-giroa sortzea oso garrantzitsua da guretzat, umeen garapen-erritmoa kontuan hartuz, seguru eta maitatuak sentitu daitezen. Gure Hezitzaileek umeen garapen integrala lantzen dute: fisikoa, intelektuala, afektiboa eta soziala. Umeari adore ematen zaio bere jankin-mina eta motibazioa pixkanaka areagotu ditzan, behaketa eta eta manipulazioaren bitartez bere ahalmen intelektualak garatzen dira. Hau dena jolasen bitartez lantzen da, giro atsegin eta positiboan, non umea protagonista den.![](http://www.misamiguitos.com/wp-content/uploads/2019/09/Marca-tipográfica-pie-de-página.png)
Urkiola Kalea, 3, Bilbo (Alzola Plaza)
Astelehena - Ostirala: 7:30 am - 18:30 pm
944 444 820
© 2019 Mis amiguitos | New Mirror-ek egindako web diseinua