944 444 820

Metodologia

Estimulazio goiztiarra eta MONTESSORI metodologian oinarritzen gara, ‘inteligentzia bit’-ak (GLENN DOMAN metodoa), psikomotrizitatea, zentzumenen-estimulazioa, ikusentzunezkoa eta kognitiboa erabiliz.

Jolasen bitartez, umeak ikasten du:

1. Arauak eta kontsignak errespetatzen, bere ekintzen arduraduna izaten.
2. Ekintza eta jolasetan parte hartuz, parekoekin partekatzen eta gatazkei irtenbidea bilatzen.
3. Materialekin eta ingurunearekin kontaktuan jarriz, trebetasun-psikomotorra eta koordinazioa garatzen.
4. Lo egiteko, jateko… ohiturak lantzen; ohitura hauek barneratuz umeek ordena eta egonkortasuna lortzen dituzte, SEGURTASUNA ematen diena.
5. Autonomia lantzen dugu, mugimendu ludikoen bitartez; umeek berez moldatzen ikasten dute, adibidez: jaten, janzten, komunera joaten…

Hezkuntza-Proiektua
Eskolan entzute eta errespetu-giroa sortzea oso garrantzitsua da guretzat, umeen garapen-erritmoa kontuan hartuz, seguru eta maitatuak sentitu daitezen. Gure Hezitzaileek umeen garapen integrala lantzen dute: fisikoa, intelektuala, afektiboa eta soziala. Umeari adore ematen zaio bere jankin-mina eta motibazioa pixkanaka areagotu ditzan, behaketa eta eta manipulazioaren bitartez bere ahalmen intelektualak garatzen dira. Hau dena jolasen bitartez lantzen da, giro atsegin eta positiboan, non umea protagonista den.
Urkiola Kalea, 3, Bilbo (Alzola Plaza)
}
Astelehena - Ostirala: 7:30 am - 18:30 pm
944 444 820

© 2019 Mis amiguitos | New Mirror-ek egindako web diseinua